Difrenauto
Lasarte-Oriako Euromaster
auto konponketa-tailerra

Sariak

2007an, DIFRENAUTO SL.-k Espainiar Estatuko 50 lantegi onenetakoen artean, IBILGAILUEN SALDU OSTEKO KALITATE ETA ZERBITZUAREN IV. SARIA lortu zuen.

Hala, Espainiar Estatu mailako marka anitzeko hiru auto-lantegien elkarteen ordezkariek (Cetraa, Conepa y Ganvam), ordezkoen banatzaileen Ancera elkarte nazionaleko ordezkariak, lantegi-ekipamenduko fabrikatzaile Afiba elkarteko ordezkariak, Centro Zaragoza eta Cesvimap ikerketa-zentroetako ordezkariek, baita Une Automóviles ibilgailu-konpontzaileen erakundearen gerenteak eta Autoprofesional aldizkari espezializatuaren zuzendariak ere, joan den 2007ko uztailaren 17an DIFRENAUTO SL. Espainiar Estatuko ibilgailu-konponketa eta -mantenu espezializatutako 50 enpresa onenetakoen artean izana ebatzi zuten.

Espezialistek Ibilgailuen Saldu Osteko Kalitate eta Zerbitzuaren IV. Saria eskuratzearren hautagai bezala aurkeztu ziren guztira 522 lantegiren artean aukeratu zituzten irabazleak; saria, www.micoche.com argitaratzen duen General de Ediciones-Grupo Reed Business Information delakoak deitutakoa da.


Zer balioetsi zuten IBILGAILUEN SALDU OSTEKO KALITATE ETA ZERBITZUAREN IV. SARIETAN?

  1. Lantegiari dagokion espezialitatearen, tamainaren eta ingurunearen araberako hornikuntza tekniko egokia.

  2. Lantegiari dagokion espezialitatearen, tamainaren eta ingurunearen araberako trebakuntza-ekintza egokiak.

  3. Lantegiari dagokion espezialitatearen, tamainaren eta ingurunearen araberako Marketineko eta bezeroarentzako arretako ekintza egokiak.

  4. Halaber, epaimahaiak kalitatearekin, ingurumenarekin, bezeroarentzako zerbitzuarekin, trebakuntzarekin, teknologia berrien erabilerarekin, modernizazioarekin, lan-babesarekin, konpromiso sozialarekin edo lantegiak eskaini lezakeen beste edozein faktore bereizgarrirekin zerikusia duen edozein ezaugarri edo ekimen berritzaile ere kontuan hartu zuen.


Iturria: http://www.micoche.com/noticias/taller/estos-son-los-50-mejores-talleres-de-espana/

Marka anitzeko tailer mekanikoa

DONOSTIALDEAn 1985etik

Langile adituz osatutako lan-taldea