Difrenauto
Lasarte-Oriako Euromaster
auto konponketa-tailerra

Lege oharra

Lege-ohar hau (aurrerantzean, "Lege ohar") ORIA ETORBIDEA 8 - 10, PAB. 15, LASARTE-ORIA, 20160, GIPUZKOA egoitza soziala eta B75088559 IFK zenbakia dituen DIFRENAUTO SL.-ren (aurrerantzean DIFRENAUTO) http://www.difrenauto.com (aurrerantzean " Web-nagusi") Internet-atariaren eta http://difrenauto.dyndns.org:8080/clientes/ (aurrerantzean, "Web-azpigune") azpigunearen zerbitzuen erabilera erregulatzen du.

1. Legeria

Izaera orokorra dagokiolarik, DIFRENAUTO eta honek ematen dituen zerbitzuen, hots Web-nagusian eta Web-azpigunean (aurrerantzean “Web-ak”) ageri diren erabiltzaileen arteko erlazioak, Espainiako legeria eta eskumenen mendean daude.

Parteek egoki ahal izango litzaiekeen foruari uko egiten diote, eta DONOSTIAko (Gipuzkoa) Auzitegietara menderatzen dira kontratu-baldintza hauen interpretazio edo egikaritzean gerta litezkeen edozein eztabaida ebaztearren.

2. Edukia eta erabilera

Erabiltzailea informatuta geratzen da, eta onartzen du, Web-nagusi honetarako sarbideak, ez duela inolaz ere suposatzen bera DIFRENAUTO-rekin merkataritza erlaziorik hasten duenik.

Baleude, Webetako titularrak ez du zertan bat egin beharrik bere kolaboratzaileek Webetan jarritako iritziekin. Enpresak eskubidea gordetzen du bere Webetan egokitzat hartzen dituen aldaketak aurretik ohartarazi gabe egiteko, honen bitartez ematen diren eduki eta zerbitzuak, baita ere hauek ere zerbitzarietan bistaraturik edo kokaturik diren era aldatzeko, ezabatzeko zein gehitzeko.

3. Jabetza intelektual eta industriala

Weben edukiaren jabetza intelektualeko eskubideak, bere diseinu grafikoa eta kodeak DIFRENAUTO-ren titulartasunekoak dira eta beraz, debekatuta geratzen da beren erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, transformazioa edo bere Weben edukiekin egin litekeen beste edozein jarduera, ezta iturriak aipatzen badira ere, DIFRENAUTO-k idatziz emandako baimenik ez bada. Enpresaren Webetan agertzen diren izen komertzial, marka edo bestelako ikur guztiak beren jabeen jabego dira eta legeak babesturik daude.

4. Estekak (Linkak)

DIFRENAUTO-ren Weben orrietan izandako kanpoko esteken (loturen) helburua informazio ematea baino ez da, eta ez du inolaz ere ekartzen beren gaineko iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik.

5. Konfidentzialtasuna eta datu-babesa

Abenduaren 13ko, 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, DIFRENAUTO-k informatzen du DIFRENAUTO-k bere erantzukizunaren azpian DIFRENAUTO-rentzat sortutako izaera pertsonaleko datuetako fitxategi automatizatu bat badela, eta honen helburua Erabiltzailearekiko erlazioa eta kudeaketa egitea dela, baita informazio lanak ere. Baldintza orokor hauen onarpenaren unean, DIFRENAUTO-k ezinbesteko datu batzuen bilketa behar izango du Erabiltzaileari zerbitzuen prestazioa egin ahal izateko.

6. Fitxategien erregistroa eta datu-orriak

Erregistro datu-orria betetzea (hirugarren aplikazio batean, edo eskuragarri bada, paperean edo Webetan) nahitaezkoa da Web-azpigunean eskaintzen diren hainbat zerbitzu atzi eta erabili ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo hemen adierazitako Datuen Babeseko Politika ez onartzeak, izenpetzea, erregistratzea edo datu pertsonalak eskaintzen diren edozein sustapenenetan parte hartu ezin izateak ekartzen dute.

Abenduaren 13ko, 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, informatzen dizugu erregistroan Erabiltzaile gisa ematen dituzun eta lortzen diren datu pertsonalak, ORIA ETORBIDEA 8 - 10, PAB. 15, LASARTE-ORIA, 20160, GIPUZKOA helbidea eta B75088559 IFK zenbakia dituen DIFRENAUTO-ren fitxategi titular batera gehituko direla, ekainaren 11ko, 1720/2007 Errege-Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak inplementatuta direlarik.

7. Emandako datuen zehaztasun eta egiatasuna

Erabiltzailea da datuak egiazkoak eta zuzenak izatearen erantzule, DIFRENAUTO erantzukizun honetatik salbuetsiz. Edozein kasutan, Erabiltzaileek bermatzen eta erantzuten dute emandako datuak zehatzak, iraunkorrak eta benetakoak direla, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena ematea onartzen du erregistro- edo harpidetza- datu-orrian. DIFRENAUTO ez da berak egindako ez diren, edo bestelako iturritik datozen datuen egiatasunaren erantzule, eta horren ondorioz ez du erantzukizunik onartzen aipaturiko informazioaren erabileragatik sortu ahal izan litezkeen balizko kalteei dagokienez. DIFRENAUTO-k bere Webetan edukitako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea hartzen du, ahal izanez gero ere aipaturiko informaziorako sarbidea mugatzeko edo ez baimentzeko eskubidea hartzen duelarik. DIFRENAUTO-k ez du bere gain hartzen DIFRENAUTO-rekin zerikusirik gabeko iturrietatik etorri eta DIFRENAUTO-k Erabiltzaileari emandako datuetan litezkeen akats, hutsune edo omisioengatik Erabiltzaileak berak izandako edozein kalteren erantzukizunik.

8. Cookie-ak

Web-nagusi eta Web-azpigune guneak berezko era hirugarrenen cookie-ak darabiltza erabiltzaileen nabigazioaren datu estatistikoak lortzeko eta eskainitako zerbitzuak hobetzeko. Erabiltzaileak Cookie-en Politika atalean gune honetan erabiltzen diren Cookie-ei buruzko informazioa lortu dezake.

9. Helburuak

DIFRENAUTO-ren helburuak Erabiltzailearekiko erlazioa eta mantenua dira, baita ere informazio lanen kudeaketa ere.

10. Adingabeak

Gure zerbitzuren bat espezifikoki adingabeei zuzenduta izango balitz, DIFRENAUTO-k gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalen bilketa, edo bere kasuan, datuen automatizatutako tratamendua egin ahal dadin.

11. Hirugarrenei datuak ematea

DIFRENAUTO-k ez du hirugarrenei datu-pertsonalik emango.

12. Atzipen, zuzenketa, deuseztapen eta kontrakotasun eskubideen gauzatzea

Erabiltzaileak bere komunikazioak zuzendu ahal izango ditu baita dagozkion atzipen, zuzenketa, deuseztapen eta kontrakotasun eskubideak emailez kontaktatuz taller@difrenauto.com helbidera idatziz, baita ere Ref. LOPD izenburua duen eskutitz bat DIFRENAUTO SL., ORIA ETORBIDEA 8 - 10, PAB. 15, LASARTE-ORIA, 20160, GIPUZKOA helbidera idatziz. Aipaturiko eskubideak gauzatzearren eta, Datuen Babes Agentziaren, urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, Erabiltzaileak beharrezko izango du DIFRENAUTO-ren aurrean nortasuna adieraztea Nortasun Agiri Nazionaleko fotokopia edo baliozko edozein beste dokumentu baten fotokopia bidaliz.

13. Segurtasun neurriak

DIFRENAUTO legalki beharrezko diren Datu Pertsonalen babes segurtasun mailak hartu ditu, eta ahal diren beste baliabide edo beharreko neurri teknikoak jartzen ahalegintzen da DIFRENAUTO-ri emandako Datu Pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, ez baimendutako sarbidea eta lapurreta saihestearren. DIFRENAUTO-k ez du bere gain hartuko DIFRENAUTO-rekin zerikusirik gabeko arrazoiak direla-eta, sistema elektroniko honetako funtzionamenduko eraginkorrean interferentziengatik, omisioengatik, etenengatik, birus informatikoengatik edota matxura telefonikoengatik gerta lekizkiekeen balizko kalteak; ezta ere Datu Prozesu Zentroan, Internet Sisteman edo beste sistema elektronikoetan gertatutako gainkargengatik edo linea telefonikoetan gertatutako gainkarga edo hutsengatik sistema honetan ondorioztatutako atzerapen edo blokeoak, edota DIFRENAUTO-ren kontroletik kanpo hirugarren pertsonek legez kontrako sartzeen bitartez eragindako kalteak. Hala ere, Erabiltzaileak Interneteko segurtasun-neurriak menderaezinak ez direla jakitun izan behar du.

14. Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak datuen babesaren baldintzen gainean informatua izan dela aitortzen du eta DIFRENAUTO-ren aldetik bere datu pertsonalen tratamendu automatikoa onartzen eta baimentzen du Datu Pertsonalen Babes Politika honetan azaltzen diren arauen forma eta helburuetan. Atarian eskainitako zerbitzu batzuk baldintza partikularrei lotuta egon litezke, Datu Pertsonalen Babesean arau espezifikoak izanez.



Lege-ohar hau, 2017ko irailaren 27an eguneratu zen.

Marka anitzeko tailer mekanikoa

DONOSTIALDEAn 1985etik

Langile adituz osatutako lan-taldea